2nd Api, 2009

SUSTRAIEN BILA


“Aita hamabost urte dituzunean hiltzen badizute baduzu berarekin bizi izandako zerbait eta aurrerago ere esan dezakezu, `bizitza honelakoa izango zen berarekin´, baina nik bi urte ere ez neuzkan eta nire kasuan ez da posible… ez daukadalako minimorik…. ez daukat ezer.”

Haize Goikoetxearen hitzak dira. Bere aita, Mikel Goikoetxea, “Txapela”, GALek hil zuen, 1984an. Hogeitabost urte beranduago, Haize haren arrastoaren bila hasten da, Itsasoaren Alaba dokumentalean.

Lan hau, guretzako, ez da bide baten hasiera baino. Gure herria begiak eta eskuak dituzten pertsonez, borroka, dantza, irri eta negar egiten duten pertsonaz osatuta dagoela erakutsi nahi dugu. Zinea ere mailu bat izan daitekeelako. Izan behar delako.

Josu Martinez

Euskal Herrian zehar 30 emanalditik gora egin ostean, Itsasoaren alaba Durangoko Azokan izango da, DVD polit gisa, Julen Gabiria idazlea, Antton Ezeiza zinegilea eta Alfonso Etxegarairen testu banarekin jantzitako liburuxkatxo batekin.

Berezia izango da, komertzioa egiteko gaiak ez direlakoan, azoka osoan prezioa ez daukan obra bakarra.

Izan ere, ez dugu kobratuko. Horren ordez, borondatea eskatuko dugu DVDaren truke, bakoitzak ahal duena eskaini diezagun.

Eta bildutako dirua, hurrengo filma egiteko erabiko dugu; Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluzi buruzko dokumentala.

Horregatik, zuen laguntza eskatzen dugu, bai eta informazio hau ahalik eta gehien zabaldu dezazuen.

Haize Goikoetxea:

Itsasoaren Alaba, oinarrian, nire behar sakon baten adierazpena zen. Aitaren bila egindako bidaia, ahanzturaren aurkako ariketa.

Aitzitik, dokumentala zabaltzeko erak, herriz herri eta auzoz auzo eramateak, Mikeli egindako bigarren omenaldi bihurtu du; Horregatik, zentzuzkoa da DVD hau, bere gorpua bezala, herriari eskaintzea.

DVD honek iraultza txiki bat, hausnarketa bat zabaldu nahi dizu: historia bat, samin eta irribarre bat, bizipen bat; baina komertziorik gabe. Itsasoaren Alaba eskaintzen dizugu eman nahi edo eman dezakezunaren truke. Zure borondateak ezarriko dio prezioa DVD honi. Prezioa baino balioa.

Zure laguntzarekin, gainera, filmea burutu duen lan-taldeak memoria ariketa gehiago proposatzea posible egingo duzu. Hurrengo dokumentala bidean dator, Kristiane Etxaluz eta Alfonso Etxegarai euskal borrokalarien historia. Udaberrirako prest izango dute.

Haizeren hitzak:Haize Goikoetxea Itsasoaren Alaba DVDa aurkezten

Mila esker.

Itsasoaren alaba
Mitxel Sarasketarekin Pinturas eta Haize
Izaskunen gogoetak
Peixoto

30th Mar, 2009

datozen emanaldiak

Itsasoaren alaba dokumentala herriz herri eskaintzen ari gara, eta datozen asteotan hainbat emanaldi ditugu han hemenka.

  • Maiatzaren 14an Hernanin. 20.00tan Biteri Kultur etxean.
  • Maiatzaren 27an Barakaldon. 19:30tan Herriko Tabernan
  • Maiatzaren 28an Algortan. Presoen aldeko jardunaldien barnean.
  • Maiatzaren 29an Hondarribian. 19:00tan.
  • Ekainaren 4an Iruñean. 20:00tan Zabaldin.

Atalak